Irakeko Diuanija hirian (Bagdadetik 180 kilometrora) gutxienez 25 lagun hil zituzten atzo bi bonba auto jarraian zartarazita. Kadesija probintzian dago Diuanija, eta, Polizia iturrien arabera, atentatuaren helburua Salem Hussein Eluan eskualdeko gobernadorea zen. Agintaria onik atera da, baina. Erasoa haren etxe ondoan egin zuten, eta hildakoen artean Eluanen bizilagunak eta hainbat polizia daudela dio iturri horrek. Zaurituak, berriz, 34 dira.
Duela lau urte, Kadesijako orduko gobernadore Jalil Hamza hil zuten eraso batean. Azken asteetan eskualdeetako erakundeen aurkako erasoak ugaritu dira Iraken.
Gutxienez 25 lagun hil dituzte Iraken, bi bonba auto leherrarazita
Kadesija probintziako gobernadorea izan da erasoaren helburua, Diuanija hirian; agintaria onik atera da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu