Txinatar ingeniariak zihoazen ibilgailu baten kontra atentatua egin dute gaur goizean Pakistanen, bonba bat lehertarazita, eta gutxienez 25 lagun hil dituzte. Hub barrutian egin dute erasoa, eta ez da txinatar haietako inor hil, poliziak baizik.
Salim Ullah Huben eskualdeko Polizia buruaren esanetan, txinatarren ibilgailua pasatu eta bi-hiru segundora egin du eztanda lehergailuak, eta haien zaintza lanak egiten ari ziren poliziak harrapatu ditu bete-betean.
MunDUA
Gutxienez 25 pertsona hil dituzte Pakistanen atentatuan gaur
Txinatar ingeniariak zihoazen ibilgailuaren kontra bonba bat lehertarazi dute. Haietako inor ez da zendu, zaintza lanak egiten ari ziren poliziak baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu