Gutxienez 22 lagun hil dira gaur Liman, errehabilitazio zentro batean izandako sutean. San Juan de Lurigancho barrutian izan da ezbeharra, Lima ekialdean.
Suhiltzaileen arabera, lehen solairuko koltxoi batek su hartu du, liskar batean, eta han zirenak harrapatuta geratu dira. Hainbat lagunek leihotik salto egin dute.
Sutetik ihes egitea lortu duen batek —Gianfranco Huertasek— irrati katean adierazi du eraikineko lehen solairuan zeudenek trapu batzuei su eman dietela, handik irteten uzteko eskatzeko, "eta ateratzen saiatu direnean ezin izan dute, atea giltzarekin itxita zegoelako".