Pakistan

Gutxienez 26 lagun hil dira Pakistanen beraien autobusak mina bat zapaldu ostean

Ezkontza batera zihoazen 26 lagun hil dira gaur beren autobusak erasoen aurkako mina bat zapaldu eta leherrarazi duenean. Pakistango hegoekialdeko errepide batean gertatu da ezbeharra; herrialdeko gas gordailu nagusietatik gertu. Polizia iturrien arabera, leherketa Baluchistan eskualdean gertatu da. Oraindik ez da argitu zein den erasoaren erantzulea baina Abdul Razaq Bugti eskualdeko bozeramaileak autonomia eskuratu nahi duten muturreko ekintzaileei egotzi die ardura.

2006ko martxoaren 10a
13:06
Entzun
Razaq Bugtik jakinarazi dutenez, zaurituak erietxera daramatzaten bitartean hildako gehiagoren bila ari dira. "Hildako gehienak emakumeak eta haurrak dira. Zaurituak, berriz, zazpi izan dira".

Razaq Bugtik azaldu duenez, bazuten mina horien berri. Bazekiten muturreko ekintzaileek minak ezarri zituztela gune horretan eta seguratasun indarrak mina horiek indargabetzen saiatzen ari ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.