Sute larria izan da bart Alsungan (Letonia) zahar etxe batean, horren ondorioz 27 pertsona hil direlako, gutxienez. Teilatua egurrezkoa zen eta, sua hartzean, behera erori da. Horrek larriagoa bihurtu du ezbeharra.
Adineko jendeaz gain, elbarriak eta buruko gaixotasunak dituztenak ere egon ohi ziren egoitzan.
Letonian atzo zero azpitik 30 gradu izan zituzten eta su-hiltzaileek esan dute baimendu gabeko berogailuak erabiltzeagatik sor zitekeela sua zahar etxean.
Letonia
Gutxienez, 27 lagun hil dira Letonian zahar etxe batean izandako sutean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu