Gutxienez 27 meatzari hil dira Txinan

2008ko irailaren 5a
00:00
Entzun
pekin Ikatz meategi bateko gas leherketaren ondorioz, gutxienez 27 meatzari hil ziren atzo, Txinako ipar-ekialdean. Hamalau meatzarik bizirik irtetea lortu zuten; sei lagun, ordea, larri zaurituta eraman zituzten ospitalera. Liaoning probintziako Fuxin meategian gertatu zen istripua. Leherketa gertatzean 41 meatzari ari ziren lanean. Txinako ikatz meategietan maiz gertatzeko dira istripuak. Iaz 3.786 lagun hil ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.