Antza denez, lurreratzerakoan hegazkinaren gurpiletako bat lehertu da, eta hegazkina alde batera erori. Jarraian, lurra jotzean, su hartu du. Hegaldia Bandar Abbas herritik zetorren, Nuralla Rizai Niazki Irango hegazkin konpaniako presidenteak jakinarazi duenez: “istripua hegazkina lurreratzean izan da, arrazoi mekanikoengatik”, zehaztu du. Hala ere, pilotuaren akatsik izan den oraindik ikuskizun dagoela erantsi du.
Salbamendu taldeek ezin izan dute askorik egin. Sutearen ondorioz bidaiari asko kiskali egin dira.
Mundua
Gutxienez 28 petsona hil dira hegazkin istripu batean, Iranen
Irango hegaldi batean zihoazen 147 bidaiarietatik, gutxienez 28 hil egin dira, eta ez 90 hasieran esan bezala. Beste 43 zauritu dira. Ezbeharra Mashad hirian izan da, Jurasan probintzian, hegazkina lurreratzeko maniobra egiten ari zela. Lurra jotzean su hartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu