Gutxienez 29 hildako eta 18 hildako eragin ditu eraso suizida batek Kabul mendebaldean.
Afganistango Barne Ministerioak jakinarazi duenez, gizonezko bat oinez hurbildu da herritar ugari urte berri pertsiarra ospatzen ari zen lekura, eta soinean zeraman lehergailua eztandarazi du, 12:00ak aldera —Euskal Herrian, 7:30ean—.
Hiriko Karte Saji inguruan gertatu da erasoa, Kabulgo Unibertsitatetik eta Ali Abad ospitaletik gertu.