Espainiako Polizia Kataluniako hainbat instituzioren eraikinak arakatzen ari da une honetan. Prozesuarekin eta urriaren 1eko erreferendumarekin lotu dute operazioa aurrena, baina geroago iruzurrarekin lotu du. Antza, diru publikoaren desbideraketa ari dira aztertzen, eta, hainbat iturriren arabera, 29 lagu atxilotu dituzte 09:30erako. "Prebarikatzea, influentzien trafikoa eragitea, diru publikoa oker irabiltzea, dokumentuak faltsutzea eta diru publikoarekin iruzur egitea" leporatu diete. Salvador Esteve Bartzelonako Diputazioko presidente ohia da atxilotuetako bat, baina arratsalderako aske utzi dute. Victor Tarradella CATmon findazioko burua, Jordi Castells Bartzelotako Diputazioko Nazioarteko Harremanetarako zuzendari ohia, Joan Carles Garcia Tordera Martorellgo alkate ohia eta Jordi Pascual Gironako Hezkuntza Plataformako kidea dira atxilotuetako beste batzuk.
Estimades i estimats, que ningú pateixi per mi. Estic bé i treballant amb normalitat. Som i no ens faran callar, oi? Seguim!
— Francesc de Dalmases @JuntsXCat (@francescd) 2018(e)ko maiatzaren 24(a)
Bartzelonan eta beste hainbat tokitan ari dira egiten operazioa. Erakunde publikoen egoitzak ari dira miatzen, batik bat, Generalitatearenak eta Bartzelonako Diputazioarenak. Baina enpresak eta irabazi asmorik gabeko erakundeen egoitzak ere miatuko dituztela zabaldu dute berri agentziek. Hezkuntza Plataformaren egoitzak ari dira arakatzen, besteak beste, eta baita Pimec patronalarena ere.
Delinkuentzia Ekonomiko eta Fiskalerako Unitatea (UDEF) eta Espainiako Polizia ari dira aurrera eramaten operazioa, eta, besteak beste, 500 bat polizia ari dira parte hartzen bertan, eta haietako asko Madrildik joanarazi dituzte Kataluniara, propio, operazioa egiteko. Bartzelonako Lehen Instrukzio epaitegiak eta Bartzelonako korrupzioaren kontrako fiskalak agindu dute operazioa, eta Estela izena jarri diote.
Prozesuaeta urriaren 1eko erreferenduma diru publikoarekin finantzatu ziren edo ez argitu nahi du UDEFek, hainbat komunikabidek polizia iturrien erreferentzia eginez zabaldu dutenez. Zehazki, finantzaketarako erabili zirela uste duten bi milioi euroak nondik jaso zituzten jakin nahi dute. Ofizialki nazioarteko kooperaziora bideratutako diruan dute susmoa, batik bat. Bi urtez ikertu dute gaia, iturri horien arabera.
Torra operazioa jarraitzen
Quim Torra Generalitateko presidenteak txio batean jakinarazi du oprazioa jarraitzen ari dela Generalitatetik. Gainera, Jordi Coronas Bartzelonako ERCren bozeramailearen txio bat birtxiodu du hura "igarle" dela esanez. Coronasek atzo idatzi zuen txioan honakoa jarri zuen: "Diotenez ostiralean aterako da Gurteleko epaia. Orain bakarrik falta da jakitea Guardia Zibila Kataluniako zein egoitzatara sartuko den, notizia hura tapatzeko"
Benvolgut amic @jordicoronas , profètic. Fent el seguiment del que està passant ara mateix des del Palau. https://t.co/6udUimGYUg
— Quim Torra i Pla (@QuimTorraiPla) 2018(e)ko maiatzaren 24(a)