Gutxienez 29 lagun hil dituzte Irakeko erasoetan
BAGDAD. Gutxienez 29 lagun hil dituzte Irakeko hainbat hiritan egindako erasoetan. Habaniyako gune militarrean izan da erasorik gogorrena; gutxienez Irakeko hamabost soldadu hil dituzte han. Bien bitartean, tropen erretiratzearen inguruko eztabaida bizia dago herrialdean. AEBek agindu zuten 2011. urtea amaitzerako aterako zituztela, baina Irakek luzatu egin nahi du epea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu