Irak

Gutxienez 29 lagun hil dituzte Iraken atentatu batean

Diyala eskualdeko herrixka bat erasotu dute armak zituzten gizonezko batzuek.

2007ko uztailaren 17a
10:44
Entzun
Armak zituzten gizonezko batzuek Diyala (Irak) eskualdeko herrixka bat erasotu dute gaur eta, gutxienez, 29 lagun hil dituzte, polizie iturriek esan dutenez.

Iturri horien arabera, gizonezko haiek Irakeko Gobernuaren Barne Ministerioko jantziak zituzten, eta erasoaren ondoren ihes egin dute.

Bagdad hiriburutik ipar-ekialdera dago Diyala, eta herrixka horretan xiitak bizi dira gehienbat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.