Mosuleko atentatua izan da goizeko lehena: polizia-etxe baten alboan dagoen jatetxe batean gorputzera itsasita zeraman lehergaia zartarazi du ekintzaile suizida batek, eta gutxienez sei lagun (suizida barne) hil dira, eta 22 inguru dira zaurituak. Hildakoetako bat polizia da, eta, halaber, poliziak dira zaurituetatik hamar. Lekukoen arabera, jatetxea gosaltzen ari ziren bezeroz beteta zegoen atentatua egin dutenean; bezeroetako asko poliziak ziren.
Bagdad hiriburuan, berriz, langile estatubatuarren konboi bat igarotzen ari zela lehergailu bat eztandarazi dute Al Kanat kalean. Eraso horretan, 21 lagun zauritu dira, horietako bi langile estatubatuarrak eta gainerakoak zibil irakiarrak. Hiriburuan bertan, hegoaldeko auzo batean bonba auto bat eztandarazi dute eta gutxienez bi lagun hil dira eta 15 zaurituta daude. Gainera, Bagdad erdigunean izandajo beste bonba eraso batean arotz bat hil da eta lanerako kontratua egin zain zeuden beste 23 lagun zauritu dira. Leherketaren ondorioz zauritutako langile guztiak erietxera eraman dituzte.
Bagdadetik 170 bat kilometro hegoaldera, Najaf eta Kerbala hiri xiitak lotzen dituen errepidean, AEBetako Armadaren konboi bati eraso diote lehergailuekin, eta hiru soldadu zauritu dituzte.
Goizak aurrera egin ahala, beste bi eraso izan dira Bagdad hiriburuan: Jadirija auzoan bi polizia irakir larri zauritu dituzte, baina atentatu horren nondik norakoak ez dituzte oraindik argitu. Goizeko erasorik larriena, berriz, hiriburuko Kademija auzo xiitan egin dute, ekintzaile suizida batek lehergailua mikrobus batean eztandarazi duenean. Leherketaren ondorioz hamabi lagun hil dira (suizida barne), eta beste zortzi zauritu.
Bestalde, atzo bahitu zituzten bost kamioi gidariak Sala El Din pronbintzian aurkitu dituzte gaur hilik. Al Nibai inguruan bahitu zituzten bost gidariek tiro bana zuten buruan. Al Nibai auzoan bertan, beste lau gidari hil ziren. Ustez eraso berean. Gainera, atzo Bagdad erdigunean bi auto bonba leherrarazi zituzten. Ondorioz bi lagun hil eta hamar zauritu ziren.
Mundua
Gutxienez 30 lagun hil dira Iraken azken 24 orduetako erasoetan
Bortitz abiatu da gaur ere eguna Iraken: hainbat eraso eta atentatu izan dira eta azken 24 orduetan gutxienez 30 pertsona hil dira. Zaurituak, berriz, ehun inguru zenbatu dituzte. Bagdadeko Kademija auzo xiitan 12 lagun hil dira, ekintzaile suizida barne, atentatueko batean. Mosulen, Iraken mendeko Kurdistanen, beste ekintzaile suizida batek lehergailua eztandarazi du Irakeko Poliziak biltzen diren jatetxe batean. AEBetako soldadu eta langileen aurka, berriz, beste bi eraso egin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu