Erresistentzia gogor ari da erasotzen azken aldian. Atzo gutxienez 60 lagun hil zituzten, eta gaur berriz 30.
Poliziaren erreklutamendu zentroak jo puntu dituzte. Gaur, Bagdadeko zentroaren kontra ekin dute, eta ilaran zeuden 22 lagun hil eta beste 15 zauritu dituzte. Muthana aireportuan —erreklutamendu zentroa da— gorputzera lotuta zituen lehergailuak leherrarazi ditu suizida batek, poliziaren arabera.
Poliziaren patruilen kontrako erasoak, berriz, Hai Al Amel auzoan izan dira, eta Barne ministroaren kontrakoa Gazalija gunean. Azken horretan, bi guardia hiltzeaz gain, beste bi ere zauritu dituzte.
irak
Gutxienez 30 lagun hil dituzte, Bagdaden egindako hainbat erasotan
Gaur ere, Irakeko Poliziak erreklutamendu zentro bati eraso egin dio erresistentziak. Bagdaden izan da erasoa, eta 22 lagun hil eta 15 zauritu dira. Ez da hori izan, ordea, gaurko eraso bakarra. Poliziaren bi patruilari ere eraso egin diete, eta sei polizia hil dituzte. Bestalde, Irakeko Barne ministro Hikmat Musa Sulimanen kontra ere eraso egin dute, eta bi guardia hil dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu