Oraindik ez dute erabat argitu, baina badirudi gasak eragindako leherketa izan dela Donetskeko Zasyadko meategian gertatutakoa. Eztandak gutxienez 30 hildako eta hamalau zauritu eragin ditu, eremua kontrolpean duten milizietako iturriek azaldu dutenez. Beste 30 langilek harrapatuta jarraitzen dute.
Ukrainako ekonomia gain behera joan da gatazka gogortu den heinean. Aldiz, meategi askotan lanean jarraitu dute, nahiz eta borrokak oso gertu izan.
Ez da lehen aldia Donetskeko Zasyadko meategian halako itsripu bat gertatzen dena. 2007ko azaroan, meategi horretan bertan, 101 meatzari hil ziren beste leherketa batean.