Lehergailu batek eztanda egin du gaur Pakistanen, Dera Ismail Khan herrian hileta batean, eta gutxienez 31 lagun hil dituzte eta beste 85 zauritu. Atentatua suizida izan da, Poliziak baieztatu duenez.
Ondoren liskarrak sortu dira Poliziaren eta dozenaka herritarren artean. Osasun zerbitzuek, ondorioz, arazoak izan dituzte euren lana behar bezala egiteko.
Herri hartan azkenaldian atentatu batzuk izan dira eta, hain zuzen, horietako batean hildako lagun baten aldeko hileta egiten ari ziren gaur. 1.500 lagun zeuden une horretan han. Iparmendebaldeko mugako eskualdean dago Dera Ismail Khan.
Mundua
Gutxienez 31 lagun hil dituzte Pakistanen, hileta batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu