MUNDUA

Gutxienez 31 lagun hil eta 90 zauritu dira Txinan izandako eraso batean

Urumtxiko azokan gertatu dira erasoak, Euskal Herrian 00:50 inguru zirela.

2014ko maiatzaren 22a
07:48
Entzun

Xinjiang Uigur Eskualde Autonomoko hiriburua da Urumtxi. Xinhua Txinako albiste agentzia ofizialaren arabera, bi autok hainbat lagun harrapatu dituzte, eta lehergailu ugari bota dituzte kalera. Ondoren, ibilgailuek ere eztanda egin dute.

Poliziak gunea inguratu du, eta zaurituak erietxe batera eraman dituzte. Txinako Segurtasun Publikoko Ministerioak esan du erasoa "gertakari terrorista bat" izan dela, eta Meng Jianzhu Txinako Barne Segurtasuneko buruak erantsi du "terrorista bortitzen harrokeria desegin" egingo duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.