Muturreko talde islamista sunibati egotzi dio Pakistango Poliziak sarraskiaren ardura, baina Pervez Musharraf presidenteak argitasun handirik ez dutela onartu du.Musulman xiita talde bat —200 bat lagun inguru— Kettako meskita batean otoitzean ari zela, gizonezko batzuk sartu dira tenplura, armak eskutan, eta tiro egin die han zeuden guztiei.Lekukoek zein Poliziak azaldu dutenez, granadak ere jaurti dituzte. Gutxienez, hogei dira hildakoak, eta beste 30 bat lagun zaurituta daude (haietatik zazpi hil edo biziko egoeran).
Pakistango biztanleen gehiengo itzela musulmana da,baina bi adarretakoak daude: suniak zein xiitak. Suniak dira nagusi, eta azken hilabeteetan areagotu egin dituzte xiiten kontrako erasoak.
Pakistan
Gutxienez 32 lagun hil eta 50 zauritu dira Kettan, xiiten meskitaren aurkako erasoan
Pakistan mendebaldeko Ketta hirian izan da sarraskia. Iturri ofizialek diotenez, hainbat gizonezko Ketta hiriko meskita xiitara sartu dira fusilak eskuetan zituztela, eta tiroka hasi dira. Halaber granadak jaurti bide dituzte. Gutxienez 32 lagun hil eta 50 zauritu dira, horietatik 7 oso larri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu