Damaskon eta inguruetan egindako bonbardaketetan gutxienez 32 pertsona hil eta 175 zauritu ditu Siriako Armadak. Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, duela lau urte gatazka hasi zenetik, 240.000 lagun hil dira enfrentamendu eta bonbardaketetan.
Aldiz, 48 orduko su-etena hitzartu dute Bashar al-Assaden aliatu den Hezbollah-ek eta gerrilla taldeek. Menia, ordea, hiru herritan soilik egongo da indarrean, Zabadanin, Fuaan eta Kafrayan.