Hildako guztiak koka hostoen biltzaileak dira, Pedrerosek jakinarazi duenez. 18-45 urte bitartekoak dira gehienak, eta bi adin txikikoak dira.
Polizia antinarkotikoaren arabera, Catatumbon 20.000-30.000 hektarea koka daude landatuta, eta orain bost urte baino gehiagotik lurralde borrokak daude, gerrilari, trafikante eta paramilitarren artean.
Gabarrako agintariek laguntza eskatu diote poliziari. Janaria eta botikak eskatu dizkiete, izan ere, hilketak egoten direnean gertatu ohi den bezala, jendea nekazal guneetatik ez dela irtengo uste da.
Gerrillariek eta paramilitarrek Santander Iparraldean izaten dituzten borrokak gordindu egingo diren beldur ere badira agintariak.
Kolonbia
Gutxienez 34 nekazari hil dituzte Kolonbian
Gutxienez 34 nekazari hil eta beste bost zauritu dituzte gaur Kolonbia Iparraldeko Santander departamentuan. Santanderko poliziak azaldu duenez FARCek egin ditu hilketak. Poliziako komandante Marco Antonio Pedrerosek jakinarazi duenez, gerrilako 50bat kidek 40 nekazari inguru hartu dituzte, hanketatik eta besoetatik lotu eta hil. Catatumbo erregioko Gabarra hirian izan dira hilketak. Koka landatutako lurren jabetza dela eta liskar ugari izaten dira inguru hartan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu