Sukalderako kerosenoa erostera joandako emakumezkoak dira hildakoetako asko. Izan ere, Ramadana gaur hasten da, eta ospakizun aldi horretan janari bereziak prestatzen dituztenez, kerosenoa erostera joandako andre asko zegoen saltokian.
31 lagun hiltzeaz gain, beste hogei bat zaurituta daude. Gainera, horietako zenbait larri daude, eta, beraz, hildakoen kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi dute Irakeko agintariek. Azken asteetan Iraken izan den atentaturik bortitzenetakoa da gaurkoa. Agi denez, ekintzaile suizida batek zartarazi du bonba autoa.
Iraken okupazioa
Gutxienez 35 lagun hil dira Bagdaden, bonba auto baten eztandak harrapatuta
Kerosenoa eta beste erregai batzuek saltzen banatzen dituen saltoki batean lehertarazi dute bonba autoa, Bagdad ekialeko Sadr auzoan. Xiitak dira auzo horretako bizilagun gehienak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu