Mundua

Gutxienez 35 lagun hil dira Indiako Jaipur hiri turistikoan egin dituzten atentatuetan

2008ko maiatzaren 13a
17:54
Entzun
Sei lehergailu zartarazi dituzte Indiako Rajasthan probintziako Jaipur hiri turistikoan, hain justu, turistek bisitatu ohi duten hiri zaharrean. NDTV telebista kateak zabaldu duenez, gutxienez 35 dira hildakoak eta 60 bat zaurituak. Leherketetako bat bonba-auto batek eragin du, eta beste bat denda batean gertatu da.

Rajasthango Poliziaren zuzendari A.S. Gillek leherketa horiek "dudarik gabe eraso terroristak" direla ziurtatu du. Duela hamar urtetik ez zen atentaturik izan Jaipurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.