Irakeko Samaura hirian bi kotxe lehertarazi eta gutxienez 35 lagun hil eta 73 zauritu dituzte. Estatu Islamikoak bere gain hartu du atentatua, foroetan zabaldutako agiri batean. Atentatua egin dutenak EIko bi kide izan direla esan dute
Autobus geltokitik gertu egin du eztanda auto batek, eta hiriaren erdialdean bigarrenak.
Atzo beste 24 lagun hil zituzten Al Nahrauanen egindako atentatuan. Ganadu feria baten inguruan egin zuten atentatua.