GUATEMALA

Gutxienez 35 'marero' hil dira, kartzeletan izandako borroketan

Erredakzioa
2005eko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
Herrialdeko hainbat kartzeletan marero-en artean gaizkile taldeak izandako borroketan 35 lagun hil ziren, eta 80 baino gehiago zauritu. Maras Salvatrucha eta Mara 18 taldeen arteko liskarrak ia aldi berean hasi ziren leku guztietan.

El Hoyon kartzelan izan ziren borroka larrienak. Gutxienez 21 hildako izan ziren, eta 80 pertsona baino gehiago zauritu zituzten, pistola eta aihotzekin. Maras Salvatruchako kideek kartzelako alde bat okupatu eta Mara 18 taldeko kideak hiltzen saiatu ziren suzko arma eta aihotzekin. Canada kartzelan hiru marero hil ziren, eta Pavonen zortzi. Daniel Guerrero, Escuintlako Polizia Zibil Nazionaleko buruzagiak adierazi zuenez, segurtasun indarrek arazo ugari izan zituzten matxinada kontrolatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.