Gutxienez 36 hil dira Malin harrapakako ihesaldian
BAMAKO. Gutxienez 36 lagun hil eta 112 zauritu ziren astelehen gauean Malin, Bamako hiriburuko estadio batean izandako harrapakako ihesaldian. Milaka lagun zeuden Modibo Keita estadioan sermolari musulman bat entzuten. Ez dago argi zer gertatu zen, baina, lekukoen arabera, entzule asko pilatu ziren sermolaria ukitu nahian, zorte onaren bila. Ekitaldiaren segurtasun falta salatu dute ospitaleek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu