Gutxienez 36 lagun hil dira Marokon, mezkita baten minaretea erorita

71 lagundik gora zauritu dira istripuan eta beste 80 pertsonatik gora hondakinen artean harrapatuta daude

Erredakzioa
2010eko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Maroko iparraldean kokatuta dagoen Meknes hirian ezbeharra gertatu zen atzo: hiriko mezkita baten minaretea erori egin zen eta ehunka lagun harrapatu zituen azpian. Lerro hauek idazterakoan, gutxienez 36pertsona hil zirela zioten berri agentziek, zaurituak 71tik gora zirela, eta hondakinen artean harrapatuta beste 80 lagun inguru zeudela.

Ezbeharra gertatu zen unean 300 bat lagun zeuden mezkitan ostiral arratsaldeetan egiten diren errezo jendetsuetarako prestatzen. Lekukoek adierazitakoaren arabera, Imana sermoia egiten hastera zihoan unean erori zen mezkita.

Lalla Jenata izeneko mezkitan gertatu da istripua. Mekneseko Bal El Bardiyine auzoan dago, eta orain 400 eraiki zuten.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.