Itsasoan zuen epizentroa lurrikarak, itsasertzetik 80bat kilometrotara era 20 kilometroko sakoneran. Miyaqi lurraldera tsunamia iristea espero zen, baina azkenean 10 zentimetro bakarrik igo da uraren maila.
Miyagi eta Fukushima lurraldeetan argindarrik gabe geratu dira 17.000 etxe, eta Tome eskualdean lur mugimendua izan da.
Lurrikararen ondorioz, garraio publikoa etenda izan da hainbat lekutan, ordu batzuetarako.
japon
Gutxienez 36 lagun zauritu dira Japonen 7,2 graduko lurrikaran
Richter eskalan 7,2 graduko indarra zuen lurrikara izan da goizean Japoneko ipar ekialdean, eta gutxienez 36 lagun zauritu dira. Sendai hiriko kirol konplexua erori egin da lurrikararen ondorioz, eta zauritu gehienak bertan zeuden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu