Mundua

Gutxienez 37 lagun hil dira Afganistanen azken orduetako eraso eta borroketan

Helmand probintziako barruti buruzagi ohi baten familiari gogor eraso diote Afganistan hegoaldean: denbora epe laburrean bi atentatu egin dituzte familia horretako kideen aurka, eta gutxienez 30 hil dituzte. Horrez gain, Uruzgan "zazpi taliban" hil dituztela agertu dute AEBetako iturri militarrek.

2006ko ekainaren 19a
09:39
Entzun
Helmand probintziako buruzagi ohiaren familiaren aurkako erasoak talibanei egotzi dizkiete agintariek. Hildakoen artean barruti buruzagi ohia bera eta haren bizkarzainak daude.

Bestalde, Uruzgan probintzian talibanen aurkako erasoaldia egin dutela jakinarazi dute AEBetako iturri militarrek. Agertu dutenez, eurek gidatutako koalizioak eta Afganistango tropek parte hartu dute erasoan, eta zazpi taliban hil dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.