Korea

Gutxienez 37 lagun hil dira Hego Koreako ospitale bateko sutean

Agintariek ez dute zehaztu zerk sortu duen ezbeharra. Biktima gehienak kea arnastearen ondorioz zendu dira.

Suhiltzaieak zaurituak ateratzen. KIM GU-YEON, EFE
Berria
2018ko urtarrilaren 26a
12:55
Entzun

Hego Koreako hego-ekialdeko Miryang hirian gertatu da sutea, gaur goizean. Suhiltzaileen arabera, arnas gaixotasunak dituztenentzako zaintza berezietako unitate batean piztu dira garrak, eta suhiltzaileak iritsi direnerako suak hartuta zegoen ospitaleko lehenengo solairua. 37 hildakoez gain, gutxienez beste 130 lagun zauritu dira.

Hego Korean azken hamarkadan gertatutako sute larriena izan da. Iazko abenduan 29 lagun hil ziren Seul hiriburuan gertatutako beste batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.