Iraken okupazioa

Gutxienez 37 lagun hil dira Samarran, erreboltarien eraso oldean

Erresistentzia sunitak lau bonba-auto leherrarazi ditu Irakeko Samarra hirian, eta horrez gain, morteroekin erasoak egin dituzte. Ondorioz, gutxienez 37 dira hildakoak eta 50 bat zaurituak. Bonba-autoetako bi Udaletxe atarian leherrarazi dituzte; beste bat, Poliziaren kontrol postu baten ondoan, eta laugarrena hiriaren erdigunean. Morteroak, berriz, zenbait egoitza ofizialen aurka jaurti dituzte.

2004ko azaroaren 6a
14:56
Entzun
'Triangelu sunita' esaten dioten eremuko hirietako bat da Samarra, hau da, Saddam Husseinen aldeko erresistentzia indartsuen den gunekoa.

Erasoen ondoren paskinak zabaldu dituzte erreboltariek eta haien bidez azaldu dute "Falujako senideekiko" elkartasunez egin dutela eraso oldea. Hain zuzen ere, triangelu sunitako beste hirietako bat da Faluja, eta AEBetako Armadak setiatuta dauka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.