Mundua

Gutxienez 37 lagun hil dituzte Pakistanen Bhuttoren alderdiaren kontrako eraso batean

Ekintzaile suizida batek bonba-auto bat zartarazi du Parachinarren, PPPren mitin baten amaieran. Zaurituak 90 inguru dira.

2008ko otsailaren 16a
17:16
Entzun
Benazir Bhutto Pakistango lehen ministro ohi zenaren alderdiaren kontra atentatu handia egin dute berriro: PPP Pakistango Herritarren Alderdiaren mitin baten amaieran bonba-autoa zartarazi du ekintzaile suizida batek, jendetzan, eta gutxienez 37 lagun hil ditu. Zaurituak, berriz, 90 inguru dira.

Parachinarren izan da atentatua, ipar-mendebaldeko Kurram eskualdean, PPPren hauteskunde mitin baten ondoren. Hautagai independente bat da PPPren zerrendaburua eskualde horretan, eta ekitaldiaren ondoren, haren bulegoaren atarian bildu da jendetza. Une horretan egin dute erasoa: jende artera sartu da ekintzaile suizida auto batekin, eta lehertu egin du. Lekukoen arabera, biktima gehienak PPPren jarraitzaileak dira.

Pakistanen astelehenean egingo dira hauteskundeak, eta gaurkoa kanpainako azken eguna da.

Bhutto lehen ministro ohi eta PPPren hautagaia abenduaren 27an hil zuten, atentatuan, hainbat urte erbestean egin ondoren Pakistanera itzuli eta gutxira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.