Pakistan hegoaldeko Sindh eskualdean gertatu da istripua bart. Bi trenen arteko talka batean gutxienez 37 pertsona hil dira, eta dozenaka daude zauriturik, horietako asko hil ala biziko egoeran.
Agintarien arabera, trenetako bat errailetatik atera da, eta ondoko trenbidean geratu da traban. Orduan, bidaiariz beteriko beste tren batek jo du, eta irauli egin da.
Adierazi dutenez, lau bagoi suntsitu ditu talkak, eta horrek asko zaildu du biktimak erreskatatzeko lana.
Oraindik ez dakite zergatik atera den lehenengo trena errailetatik.
Askotan gertatzen dira tren istripuak Pakistanen. Izan ere, jende askok erabiltzen du garraiobide hori, eta trenak, askotan, berez eraman beharko lituzketen baino askoz bidariari gehiago garraiatzen dituzte. Askotan salatu dute errailak ez direla behar bezala mantentzen.
At least 30 killed, 50 injured as passanger trains collide in #Pakistan Sindh. pic.twitter.com/FiXZaNhOOL
— Zahid Ahmad (@ZahidAh09069102) June 7, 2021