Chabahar (Iran) hirian izan den atentatu baten ondorioz gutxienez 38 lagun hil eta 50 inguru zauritu dira. Xiiten Ashura zeremonian izan da atentatu suizida, berauentzako ospakizun oso garrantzitsua da eta jende asko zegoen bertan. Yundula talde sunitak bere gain hartu du atentatua. Irango berri agentzi baten esanetan, zifrak areagotu egingo dira seguruenik datozen orduetan. Mahmud Mozafar Irango Ilargi Gorriko operaziotako arduradunak esan duenaren arabera, "plazan zegoen anbulantzia batera gerturatue da gizon bat eta bonba eztandarazi du".
Beste gizon bat ere saiatu da leherketa egiten, baina, huts egin dio bonbak eta atxilotu egin dute. Bestalde, operazioaren burua ere atxilotu dutela jakinarazi dute berri agentziek. Pasa den urtean Chabahar hiriak beste bi atentatu jasan zituen. Iranek jasan dituen handienak izan dira, biak Yundulak egindakoak.
mundua
Gutxienez 38 lagun hil dira Iranen atentatu batean
Xiiten festa sakratuenean izan da, eta Yundula talde sunitak bere gain hartu du atentatua. Ondorengo orduetan areagotu egin liteke hildakoen kopurua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu