Gutxienez 38 lagun hil eta beste 60 zauritu dituzte Pakistanen gaur, bi leherketetan. Mohmand eskualdean izan da atentatua, Afganistango mugatik gertu.
Ghalanai hirian izan da erasoa, Administrazio Politikarako buruaren egoitzaren atarian.
Yusuf Raza Guilani lehen ministroak gaitzetsi egin du atentatua. "Ez diote errespeturik inolako erlijiori".
Uztailean ere atentatu handia izan zen Mohmanden: 52 lagun hil zituzten.
munDUA
Gutxienez 38 lagun hil dituzte Pakistanen
Bi leherketa izan dira Afganistango mugatik gertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu