Eguna hasi denetik gutxienez 39 lagun hil dira Iraken atentatu eta erasoen ondorioz. Ekintzaile suizida batek Tel Afar inguruan egin duen atentatuak eragin ditu heriotza gehien: bonbaz betetako kamioia lehertarazi du, eta 27 heriotza eragin. Halaber, 22 lagun zauritu dira.
Bagdadetik 90 kilometro iparraldera dagoen Dulujia herrian, berriz, hainbat etxebizitza tirokatu dituzte AEBetako armadako soldaduek, eta sei lagun hil dituzte, guztiak familia berekoak. Hildakoen artean haurrak ere badirela nabarmendu dute Irakeko iturriek. Goizeko lehen orduan AEBEtako armadaren patruila bati eraso diote inguru hartan, eta, ondoren etorri da soldaduen tiroketa.
Era berean, Bagdad hegoaldean lehergailu bat zartarazi dute, eta gutxienez sei lagun hil dira eta hamar bat dira zaurituak. Garbieta arloko langile batzuk mikrobusaren zain zeuden lekuan lehertarazi dute bonba.
Mundua
Gutxienez 39 lagun hil dira Iraken, hiru erasotan
Tel Afarrekoa izan da heriotza gehien ergin duena: lehergaiz betetako kamioi bat zartarazi du ekintzaile suizida batek, eta gutxienez 27 lagunen heriotza eragin. Dulujian, berriz, hainbat etxebizitza tirokatu dituzte soldadu estatubatuarrek, eta gutxienez sei lagun hil dituzte, besteak beste, zenbait haur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu