Gutxienez 40 lagun hil dira Filipinetan, uholdeetan
MANILA. Bertako komunikabideen arabera, gutxienez 40 lagun hil ziren atzo euriteek eragindako uholde eta luizien ondorioz. Ehunka lagunek ihes egin behar izan zuten beren etxeetatik Ketsana ekaitz tropikalaren ondorioz. Iturri ofizialen arabera, garai honetan hilabete osoan egin ohi duen euri kopurua egin zuen sei orduan, eta hiriburuan kaosa eragin. Hiriburuko hamazazpi barrutietatik gehienak bakartuta zeuden atzo iluntzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu