Gutxienez 40 lagun hil dira Iraken, hainbat eraso suizidatan

Erredakzioa
2007ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Atzokoa ere egun gogorra izan zen Iraken. Hainbat eraso suizidatan 40 pertsona baino gehiago hil ziren. Atentatu bortitzenetakoa Bagdadeko Mansour hoteleanizan zen, hiriaren zentro-zentroan. Gizon bat sartu, eta sarreran gerrikoan zituen lehergailuak eztandarazi zituen harrerara heltzerakoan, Poliziak esan duenez. Eztandaren ondorioz, 12 pertsona hil ziren eta dozenaka zauritu. Hildakoen artean Fassal al-Guood zegoela esan du Poliziak, Ramadi tribuko buruzagietako bat eta Anbar eskualdeko gobernadore izandakoa. Al Kaedako kideen kontra lan egin zuen, AEBetako eta Irakeko segurtasun indarrei informazioa eta erraztasunak ematen. Hoteleko langile batek esandakoaren arabera, hildako guztiak irakiarrak dira, hoteleko langileak gehienak. Hondakinen artean hildako gehiago espero dituzte. Kazetari askok dute han gela hartua.

Atentatu hori baino lehen, Beijin, AEBetako soldaduen eta Irakeko polizien segurtasun postu batean leherrarazi zuen bere burua pertsona batek, eta 27 hildako eragin zituen, horien artean 13 polizia. Zaurituak, berriz, 62 dira .

Bi bonba-auto ere eztandarazi zituztengoizean Bagdaden, eta bederatzi lagun hil ziren. Hilan ere beste bonba auto bat leherrarazi zuten gobernadorearen zentrotik gertu, eta zortzi pertsona hil ziren gutxienez. Ekainean 900dik gora pertsona hil dira erasoetan.



HERIOTZA ZIGORRERA KONDENATUAK. 1980ko hamarkadan Iraken kurduen kontrako genozidioa egiteagatik zigortu dituzte Sadam Husseinen lehengusu Ali Hassan al Majid, Defentsa ministro izandako Hashin Ahmad al Tai eta Hussein Rashid, Irakeko segurtasun indarretako operazio buru izandakoa.

Ali Kimikaria edo Kurdistango harakina ezizenez deitzen zioten Al Majid urkatzeko agindua eman du epaileak, gizateriaren kontra egindako krimenengatik. kurduak arma kimikoz hiltzeko segurtasun indarrei agindu zien Kimikariak.Epaia entzun zuenean «Jainkoari eskerrak» hitzak esan zituen. Beste biak ere urkatuta hilko dituzte.

Taher Tawfiq al Ani Husseinen laguntzaileak zorte hobea izan du. Anfarreko epaitegiak bere kontrako karguak kentzea erabaki du fiskalak askatasuna eskatu ondoren. Aske utzi dute nahikoa frogarik ez dagoelako hilketak frogatu ahal izateko. Ustez 180.000 kurdurenhilketan parte hartu zuen 1980ko hamarkadan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.