India

Gutxienez 400 lagun hil dira India mendebaldean, uholdeetan

Joan den asteartertik euri jasa handiak ari da botatzen India mendebaldean, batik bat, Maharashtra estatuan, eta NDVT telebista kateak zabaldu duenez, gutxienez 300 pertsona hil dira uholdeek harrapatuta. Maharashtrako hiriburua Bombay da, Indiako finantza hirigune nagusia, eta euri jasen ondorioz guztiz trabatuta dago hiria.

2005eko uztailaren 28a
11:39
Entzun
NDVT telebista kateak Maharashtrako agintariek emandako datuen oinarrituta eman du 300 zenduren kopurua; halaber, 150 bat pertsona desagetuta daudela erantsi du, eta, beraz, hildakoen behin betiko kopurua handiagoa izan daitekeela.

Bombayn, Indiako finantza hiriburuan, arazo handiak dituzte euri jasa horien ondorioz. Bi errepide nagusiak etenda egon dira uholdeen ondorioz, aireportuak hala jarraitzen du, eta, halaber, telefono sarea hondatuta dago. Gaur euri jasak amaitzea eta egoerak hobera egitea espero dute agintariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.