Gutxienez 41 lagunen heriotza eragin du gaur goizean ekintzaile suizidek lehergailuz Bagdaden egin duten atentatuak: Irakeko hiriburuko erdialdean egin dute erasoa, eta armadaren kuartel bat izan dute jomuga. Atentatua egin dutenean, armadan sartu nahi zuten soldadugai ugari zegoen atarian, ilaran, eta horiek dira hildakoetako gehienak. Soldaduak ere badira tartean.
41 lagun horiek hiltzeaz gain, beste 112 zauritu dira eraso berean.
Irak
Gutxienez 41 hildako Bagdaden, militarren aurkako atentatu batean
Hildako gehienak armadan sartzeko ilara egiten ari ziren soldadugaiak dira. Ekintzaile suizidek egin dute erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu