hegazkin istripua
Gutxienez 41 lagun hil dira Perun, hegazkin istripuan
Peruko TANS airelineako hegazkin batek istripua izan zuen atzo, eta gutxienez 41 bidaiari hil dira, haietako 16 atzerritarrak. 100 lagun zihoazen hegazkinean, eta haietatik gutxienez 57 bizirik daudela jakinarazi du enpresak. Eguraldi txarra tarteko, Boeing 737-200 hegazkinak larrialdietako lur hartzea egin behar izan zuela uste da, Pucallpa hiriaren inguruan, basoan.
Agintariek emandako zifren arabera —41 hildako eta 57 bizirik—hildakoen kopurua 43ra igo daiteke. Hiru pilotuak eta lau azafatak hil egin direla baieztatu dute. Hildakoen artean hainbat haur daudela jakinarazi dute lekukoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu