Mundua
Gutxienez 41 lagun hil dira Valentziako metroan, trena bidetik aterata
Valentzia hiriburuko (Herrialde Katalanak) metroan tren bat bidetik atera eta ondoren irauli egin da. Gutxienez 41 lagun hil dira istripu handi horretan, eta 150 bat zauritu dira. Gainera, zauritu asko daude oraindik metro barruan harrapatuta, eta litekeena da hildakoen kopuruak gora egitea.
Gutxienez 41 hildako, dozena bat lagun larri zaurituta, eta orotara 150 bat zauritu. Horiek dira istripuaren inguruan Valentziako Gobernuak orain arte eman dituen datuak. Lehen hipotesien arabera, geltoki sarrera bateko tuneleko sabaia erortzeak eta trenaren abiadura handiak eragin dute ezbeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu