Gutxienez 41 lagun hil dituzte Libian. Segurtasun iturriek berri agentziei jakinarazi dietenez, atzerriko hegazkinek egin dute bonbardaketa, Tripoli mendebaldeko Sabratah herrian. Sei lagun zaurituta daude.
AEBek jakinarazi dute beraiek egin dutela bonbardaketa, eta Estatu Islamikoko kideak hil dituztela. Iaz Tunezen atentatu bat egin zutenen kontrako bonbardaketak izan dira, The New York Times egunkariaren arabera.