Beste atentatu suizida bat egin dute gaur Pakistanen, Alpurin, eta gutxienez 41 pertsona hil dituzte eta beste 45 zauritu. Shangla eskualdeko gune militar baten aurka egin dute erasoa, Pakistan iparraldean, eta hango Informazio saileko arduradun Mian Iftikhar Hussainek esan du hildakoen artetik sei soldaduak direla.
Iturri ofizialen arabera, ekintzaile bat segurtasun kontrol batera hurbildu da eta soinean zituen lehergailuak eztandarazi egin ditu. Militarrak zihoazen ibilgailu bat pasatzen ari zen orduan.
munDUA
Gutxienez 41 lagun hil dituzte Pakistanen atentatu suizidan
Gune militar baten kontra egin dute erasoa, Alpurin, herrialdearen iparraldean. Iturri ofizialen arabera, hildakoen artetik sei soldaduak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu