Dagoeneko azken urteetako ekaitzik gogorrena dela adierazi dute haren eraginpean izan diren ipar eta edialdeko Eruopako herrialdeetako agintariek; haize bolada bortitzak eta eurite handiak dira Kyrill ekaitzaren ezaugarri nagusiak.
Gutxienez, 42 hildako utzi ditu: 13 Erresuma Batuan; hamar Alemanian; sei Herbehereetan; sei Polonian; hiru Txekian; bi Belgikan eta beste bi Frantzian. Gehienak haizeak botatako zuahitz, murru edo bestelako objektuek zapalduta edo haiek eragindako errepide istripuetan zendu dira. Leku horietan ez ezik, Austrian eta Suitzan ere kalte handiak eragin ditu ekaitzak; Errusian, San Petersburgo inguruan, uholdeak izan dira aste honetan hiru aldiz. Italia iparraldea, berriz, alertan dago.
Garraioetan ere eragin handia izaten ari da ekaitza, batik bat, airezkoetan. Hala, Erresuma Batuko, Alemaniako, Suitzako eta Belgikako aireportu nagusietan hegaldiak bertan behera geratu dira; baita ferry zerbitzuak ere Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian, Belgikan, Herbehereetan eta Finlandian ere. Tren bidezko garraioari ere eragin dio: Frantzia eta Erresuma Batua Mantxako kanaletik lotzen dituen Eurostar zerbitzua etenda egon zen atzo, baina gaur berriro martxan jarri dute.
Mundua
Gutxienez 42 hildako utzi ditu 'Kyrill' ekaitzak Europan
Orain arte, Erresuma Batuan eta Alemanian eragin ditu kalte handienak haize eta euri denboraleak, baina beste herrialde askori ere eraso die. Orduko 190 kilometrorainoko haize boladak izan dira. Garraioetan, batik bat, aire bidezkoetan, eragozpen handiak sortu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu