Gutxienez 42 lagun hil dituzte Tajikistanen
DUXANBE. Tajikistango Errepublikako Pamir mendian hamabi soldadu eta 30 erreboltari hil dira armadaren eta gerrillaren arteko borrokaldian. Halaber, dozenaka lagun zauritu eta 40 lagun atxilotu dituzte. Duxanbeko gobernuak esan du gerrilla desagertu arte operazioak aurrera jarraituko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu