Hiru bonba-autoek ordu erdiko tartean eztanda egin dute. Ibn al-Nafis erietxetik jakinarazi dutenez, hildakoetatik 29 gizonezkoak dira, bat emakumezkoa eta beste bat haurra.
Atentatuak izan eta berehala lekuak jendez hustu ditu poliziak.
Bost soldadu hil dituzte
Bestalde, Irakeko bost soldadu hil dituzte Shaurqat hiriaren inguruan, tiroz. Soldaduak hiri horretara zihoazen, ikastaro batetara, eta bidean tiroz ekin diete.
irak
Gutxienez 43 lagun hil dituzte Bagdadeko hiru atentatutan
Hiru atentatu egin dituzte gaur Bagdaden, ia aldi berean, eta gutxienez 43 lagun hil eta beste 70 zauritu dituzte. Hiriaren erdialdean egin dituzte atentatuak, bonba-auto banarekin. Iraken 7:45ak (Euskal Herrian 5:45) zirenean eztanda egin du lehen bonbak, Al Nahda autobus estazioan; bigarrena hamar minutu beranduago lehertu da, estazio horren sarreran; eta hirugarrena erietxeko larrialdi zerbitzuen sarreratik 15bat metrora lehertu da. Bestalde, Irakeko bost soldadu hil dituzte, tiroz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu