Karatxi hirian gertatu da erasoa, herrialdearen hegoaldean. Dozena bat erasotzaile inguruk xiitak zihoazen autobus bat geldiarazi dute, eta tiro egin diete bidaiariei. Lekukoek berria agentziei esandakoen arabera, motoan zihoazen erasotzaileak. Kanpotik egin dute tiro lehenbizi, eta ondoren, autobus barrura sartu da erasotzaileetako bat.
Nawaz Sharif Pakistango lehen ministroak Karatxiko erasoa gaitzetsi du. Gertatutakoa argitzeko ikerketa martxan jarriko dutela adierazi du. Gutxiengo xiitaren aurkako erasoak ohikoak dira inguru horietan. Urte hasieran, esaterako, Shikarpur hirian 50 lagunetik gora hil zituzten, mezkita xiita baten aurka izandako erasoan.