Tel Hamis herria bonbardatu zuen atzo Siriako armadak, eta erasoan gutxienez 43 lagun hil eta 150 inguru zauritu ziren. Zaurituetako batzuk larri daudela ohartarazi du Giza Eskubideen Behatokiak.
Erakundearen datuen arabera, joan den azaroaz geroztik egindako 5.000tik gora bonbardaketetan mila zibil inguru hil dituzte; horietatik 239 adingabeak ziren.
2011ko martxoan gatazka piztu zenetik 200.000 pertsona hil dira borroka eta erasoetan. NBEko Segurtasun Kontseiluak iaz eskatu zien bi aldeei zibilen aurkako erasoak amaitzeko.