IRAKEKO OKUPAZIOA

Gutxienez 44 pertsona hil dira Iraken hainbat atentatutan

Iraken gutxienez 44 pertsona hil dira azkenengo atentatuen ondorioz. Errepidean jarrita zegoen bonba bat autobusa baten parean lehertu da eta ondorioz 20 soldadu irakear hil dira. Gainera Bagdadeko auzo batean zegoen auto bonba batengatik 14 pertsona hil dira. Beste 10 pertsonek Irakeko hainbat puntutan gertatu diren atentatuetan bizia galdu dute.

2006ko abuztuaren 1a
17:54
Entzun
Poliziak baieztatu duenez Ruwashyid hirian, Bagdadeko iparraldetik250 kilometrotara, errepidean zegoen bonba batek autobus militar baten parean eztanda egin du eta ondorioz 20 soldadu hil dira. Autobusean Irakeko 35 soldadu zihoazen. Lekukoek adierazi dutenez autobus militarra AEBko tropez eskoltatua zegoen.

Gainera, Karrada auzoan gutxienez 14 pertsona hil eta beste 37 zauritu dira auto batean ezkutatuta zegoen bonba baten leherketagatik. Hildakoen artean zortzi zibil daude besteak beste. Antza denez, eraso honen helburua Irakeko Segurtasun Indarrak izan dira.

Bestalde, Muqdadiyan poliziaren patrulla baten parean auto bonba batek eztanda egin du eta ondorioz sei pertsona hil eta beste 15 zaritu dira. Hildakoen artean, polizi bat eta bost zibil daude.

Honekin batera pertsona bat hil eta beste bat zauritu da errepidean jarrita zegoen bonba bat lehertzean, Zayouna auzoan. Mohamed Abdul Ghani poliziak esan duenez erasoak Elektrizitate Ministeritzaren auto bat zuen helburu.

Ahmed Ali tenienteak jakinarazi duenez, berriz, Karma inguruetan ere bi ekintzaile hil dira errepide baten arroilan jarrita zegoen bonba baten eztandaren ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.