Abu Mohamed (Irak) herrian hileta batean atentatu suizida egin dute gaur, eta gutxienez 45 lagun hil dituzte eta dozenaka zauritu. Irakeko Poliziaren arabera, erasoaren egileak soinean zeukan lehergailua eta hiletan zela eztandarazi du.
Kamal Al Azaui herri hartako Salbazio Kontseiluko buruzagiaren bi semeren hiletan izan da atentatua. Bi semeok gaur goizean bertan hil dituzte atentatuan; ustez Al Kaedak hil ditu. Irakeko eta Ameriketako Estatu Batuetako armadekin kolaboratzen dute Salbazio Kontseiluek.
Bagdad Irakeko hiriburutik 120 kilometrora dago Abu Mohamed, ipar-ekialdera.
Mundua
Gutxienez 45 lagun hil dituzte Iraken, hileta batean egindako atentatu suizidan
Dozenaka pertsona zauritu egin dira. Abu Mohamed herrian izan da atentatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu