Libiatik Europara migratzaileak zeramatzan ontzi batek hondoa jo zuen joan den astelehenean, eta dozenaka lagun hil ziren istripuan. UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak eta IOM Nazioarteko Migrazio Erakundeak gaur eman dute ezbeharraren berri. Hildakoak gutxienez 45 direla esan dute, eta 37 lagun bizirik erreskatatu zituztela. UNHCRren eta IOMen arabera, urteko hondoratzerik handiena izan da Mediterraneoan.
Bizirik ateratakoak Senegalgo, Maliko, Txadeko eta Ghanako herritarrak dira, iturri horien arabera. Libiako Zwara hiriaren parean hondoratu zen ontzia.
Aurten gutxienez 302 migratzaile hil dira Mediterraneoan, UNHCRk eta IOMek esan dutenez.